Produktuak
Uxaine Baserria
Haragi salmenta zuzena
Tamaina ezberdineko loteak saltzen ditugu, bitartekaririk gabeko salmenta zuzena egiten dugu. Lote bakoitza pieza ezberdinez osaturik dago, kanal bakoitzak eskaintzen duen haragi piezen banaketa proportzionala eginez.
Gure baserrian jaiotako txekorrak hazten ditugu. Baserri inguruko zelaietan hazten dira. Txekorren hazkuntza, elikadura eta osasuna kontrolatzen duten erakundeek, gure haragiaren kalitatea bermatzen dute.
gure produktu
Loteak
Lehen lotea - 75€
Xerra
Saiheskia
Txuleta
Haragi txikitua
Gisatzekoa
Egostekoa
Bigarren lotea - 135€
Xerra
Azpizuna
saiheskia
Txuleta
Redondoa
Haragi txikitua
Gisatzekoa
Egostekoa
Loteak eta eskariak
Informazio eta kondizioak
- Gure loteetako produktuak, hutsean ontziratuta daudenez, 2 astean jateko prest mantentzen dira, poltsak zabaldu gabe hozkailuan gordetzen badira. Hala ere, 3 edo 4 egunetan kontsumitu behar ez den haragia izoztea gomendatzen dugu.
- Zure mezua jaso bezain laster zurekin harremanetan jarriko gara haragi lotearen entrega zehazteko. Oharra: Haragi lotearen eskaitnza ez dugu uneoro izaten.
- Etxera egiten diren bidalketak 3 eguneko epean bidaliko dira.
Limusin haragia
Limusin arrazako haragia oso estimatua da kontsumitzaile gastronomikoen artean bere zapore eta kalitatearengatik.
Haragiak duen mintz finaren ondorioz, oso haragi samurra da. Zapore haundikoa, gantz gutxi duena eta kolore gorrikoa.
Limusin arrazaren ezaugarriak:
- Lan manejurako erreztasunak eskeitzen ditu.
- Amatasun ezaugarri bikainak ditu.
- Jaiotzetan erreztasunak ditu.
- Izakera lasaiekoa
- Errendimendu haundikoa.
- Kalitatezko haragia.